Urtarrilaren 24.an, goizeko 9.etan, 5. mailako ikasle eta irakasleak kontserbatoriora abiatu ginen oinez. Orkestra hari-instrumentuz osatua zegoen: biolin, biola eta biolontxeloz eta musikariak kontserbatorioko ikasle gazteak ziren. Kontzertuaren erdi aldera entzuleetariko batzuk boluntario atera ziren eta horien artean gure ikastolako Erik, zuzendariaren papera bete zuen. Gure iritziz aurkezlea oso berritsua zen eta horregatik luzea egin zitzaigun baina oso polita izan zen entzunaldia.
Maitane, Andoni, Judith, Iñigo, Josu
No hay comentarios:
Publicar un comentario