2011-02-25

Con-suma magia ikuskizuna

CON-SUMA MAGIA IKUSKIZUNA

Urtarrilaren 26.an Lakuako Gizarte Etxera joan ginen Con-suma magia ikuskizuna ikustera. Iñigo magoak bere trukoak eginez konsumitzaile arduratsuak izaten erakutsi zigun.
Ekintza gazteleraz zenez hiru “r”.en legea erakutsi zigun: “Reducir el consumo, reutilizar y reciclar.”

Mailako ikasle batzuk bolondres bezala atera ginen Iñigori laguntzera. Aintzina, dirurik ez zegoenean oraindik, truekeak egiten ziren eta hori adierazteko patata eta naipearen trukoa egin zigun eta horretarako gelako Idoia eta Xabier atera ziren. “Trukoaren amaieran patata barruan naipea agertzea harrigarria izan zen”, diote biok.

Hurrengo ekintzan, zerbait erosiz apurtuta edo hondatuta baldin badago eta ez badigute aldatu edo dirua bueltatu nahi zer egin dezakegun irakatsi zigun: O.M.I.C. (Oficina Municipal de Información al Consumidor) bulegora joan gaitezke.

Oso ekintza dibertigarria izan zen eta kontsumitzaile arduratsuak izaten ikasi genuen baita gure eskubideak defendatzen ere.