2010-11-29

Itsasoa mundu bat da Euskara gure hizkuntza da


 ITSASOA MUNDU BAT DA 
EUSKARA GURE HIZKUNTZA DA


Euskaldunak mendez-mende
balearen atzetik,
Bizkaiko Golkoan hasita
Ternuaraino azkenik.
Bidaia luze neketsuak
beti arriskuz beterik,
seiehun bat arrantzale
hamabost ontzi soilik.

Itsasoa mundu bat da,
Euskara gure hizkuntza da
Ekin, ekin, arraunari
Bare, bare ageri den
Gure itsas zabalari.

Batzuk abentura bila
itsasoari segi
diru eta ospe helburu
ta itsasoak irentsi.
munduari bira eman
batzuk etxera itzuli
Getariako seme Elkano
hura bai buruzagi.

Itsasoa mundu bat da,
Euskara gure hizkuntza da
Ekin, ekin, arraunari
Bare, bare ageri den
Gure itsas zabalari.






Euskal Herriko portuak
txiki, goxo, ameslari
arantzaleak urdin urdin
eguzki edo euri.
Ontziak dantza geldoan
olatuetan kulunkari,
kolorez dira bizi-bizi
urdin, berde eta gorri


Euskaldunen itsasoan
txalupa  dut amestu:
han enbataren erdian
haizeak txistu egin du
trumoi artean tximistek
zerua dute argitu
portuan umetxo batek  
euskaraz oihu egin du


Itsasoa mundu bat da,
Euskara gure hizkuntza da,
Ekin, ekin, arraunari
Bare, bare ageri den
Gure itsas zabalari. (bis)


















Itsasoa mundu bat da


Balearen ehiza. Euskal arrantzaleen bizibidea.

Infografia: Baleontziak

Ternua ikusi nahi?

2010-11-23

Zerbaitetik hasi behar eta

Baliabideak benetan gure eta gure ikasleen formakuntzan baliagarriak izango direlakoan eta multimediako tresnerian galduko ez garelakoan, aurrera!