2013-05-10

LARRU TAILERRA 2013

 LARRU TAILERRA


Poltsikoak bete-bete eginda daramatzazula eta zuloz beterik?... Ez arduratu, hemen duzu arazo honentzako irtenbide dotorea:

Poltsikoa hustutzekoa

Apirilaren 24 eta 25ean Arte eta Lanbide eskolara joan ginen. Han Larru tailerra egin genuen gela erdiak; larruzko Poltsikoa hustutzekoa hain zuzen ere.

Lantxo honetarako material hau behar duzu: larru zati bat (20 cm x 15 cm), anilinak, azetatoa, cutter bat, txantiloiak eta margo akrilikoak.

Nola egin:
- Hasteko, larru zatia hartu eta tintatu.
- Kolorea ondo zabaldu eta bustita dagoela aprobetxatuz, atzamarrak erabiliz, ontzi forma eman. Ondoren, egun bat utzi lehortzen.
- Hurrengo egunean azetatoa hartu eta plantilak prestatu.
- Behin plantilak prest izanda jarri larruan eta pintzelaz, kolpetxoka margotu.

Eta... kito! zure arazoa konponduta