2011-03-23

POSIZIO ZUZENAK

Atzo Xabat izan genuen gure klasean. Berak behin eta berriro azaldu zigun zein garrantzitsua den posizio egokiak izatea eserita gaudenean, lurretik zama jasotzerakoan, lo egiterakoan, ordenagailuaz ari garenean... Eta zein kontu izan behar ditugun motxilak eramaterakoan adibidez. Eta guztia marrazkiz osaturiko liburuxka eta adibide praktikoekin. OSO ONDO AZALDU ZIGUN. ORAIN IKASITAKOA PRAKTIKAN JARTZEA FALTA ZAIGU "BAKARRIK".

2011-03-17

SALBURUA ATARIA

Eguraldi aparta urmaelak betetzeko... eta zein pozik ahatetxoak! Hori bai, gu aterpean egon behar izan ginen baina tira! ekintza politak egin genituen.

2011-03-10

Santa Maria katedralera bisita

Santa Maria katedrala

Martxoaren 9an Santa Maria katedralera joan ginen, eta kaskoa jarrita katedrala ezagutu genuen. Katedrala "gaixorik" zegoela esan zigun Eztizen gure gidariak eta "sendatzen" ari direla. Bost arazok osatzen dute bere "gaixotasuna": zimenduak ahul daude, "Beldurraren arkuak" kendu zituzten katedralea politagoa geratzeko, pilareak zulatu zituzten triforioa barrutik igarotzeko, leihoak zabaldu zituzten hormetan argitsuago izateko eta egurrezko ganga arinak kendu zituzten eta beraien ordez, harrizko ganga dotoreak eta pisutsuak jarri zituzten.
Arazoak ikusi eta gero tailerra egitera joan ginen eta kartoi sendo batean katedralaren burua marraztu tenperaz margotu genuen. Ondoren, arazoak seinalatzen zituzten bost pintza itsatsi genituen.

MASKARAK

Beste kultura batzuetan oinarritutako MASKARAK

Besteen kulturek aberasten gaituzte. Afrika (Ganbia) eta Hego-Amerikako maskarak izan ditugu ikusgai gelan. Munduari beste aurpegi batekin begiratzen ikasi dugu.

Tertulia: "EL LUGAR MÁS BONITO DEL MUNDO"

Este ha sido el primer libro de este año que hemos leído para la tertulia. Aporta tu comentario a esta actividad. ¿Qué te ha parecido el libro? ¿La tertulia ha sido enriquecedora? ¿Qué opinas?

Musika entzunaldia kontserbatorioan

Musika entzunaldia kontserbatorioan

Urtarrilaren 24.an, goizeko 9.etan, 5. mailako ikasle eta irakasleak kontserbatoriora abiatu ginen oinez. Orkestra  hari-instrumentuz osatua zegoen: biolin, biola eta biolontxeloz eta musikariak kontserbatorioko ikasle gazteak ziren. Kontzertuaren erdi aldera entzuleetariko batzuk boluntario atera ziren eta horien artean gure ikastolako Erik, zuzendariaren papera bete zuen. Gure iritziz aurkezlea oso berritsua zen eta horregatik luzea egin zitzaigun baina oso polita izan zen entzunaldia.

Maitane, Andoni, Judith, Iñigo, Josu

2011-03-04

KASKABELTZA KANTA-KANTARI

ENTZUN AMILOTXAREN KANTU ALAIA

habiakutxaII

HABIA KUTXAK II


Otsailaren 9.an Arriagako parkera joan ginen habi-kutxak zintzilikatzera. Borja eta Ilaskik lagundu ziguten habia kutxak zintzilikatzen. Kutxa batetik bestera 25 pauso uzten genituen zintzilikatzeko orduan. Zerrendaren ordenean jarri genituen etxetxoak.

Gure etxetxoetan amilotxak (Parus coeruleus) eta kaskabeltzak (Parus major) sartuko dira beraien arrautzak jartzera zulo txiki batzuk utzi ditugulako sartu ahal izateko. Beste urte bateko arrautzak erakutsi zizkiguten eta txoriek habiak egiteko erabiltzen dituzten gauzak ere: artilea, goroldioa...

Bukatzerakoan txori hauen kantuak jarri zituzten eta txori asko hurbildu ziren. Orain txoriek etxeak dituzte!
Leyre, Yassire, Xabier, Unai L, Andrea, Liudmil, Ainhoa, Alba, Endika

2011-03-03

HABIA-KUTXAK I

HABIA-KUTXAK I

Urtarrilaren 25ean amilotx eta kaskabeltzentzako habia-kutxak egin genituen. Eskulan gelan jardun ginen eta irakasleak Borja eta Ilaski deitzen ziren.
Sei ohol banatu zizkiguten eta iltze batzuekin josi genituen. Iltzeak mailuarekin sartzerakoan, batzuetan, okertu egiten ziren. Eskerrak mailuak ez zigula behatza harrapatu!
Gutxi gora behera 2 ordu iraun zuen ekintzak eta oso polita eta dibertigarria iruditu zitzagun. Otsailaren 9.an Arriaga parkera joango gara habia-kutxak zuhaitzetan zintzilikatzera. Irrikan gaude!

Nerea, Idoia, Saioa, Unai R., Ibai, Unai M.