Otsailaren 9.an Arriagako parkera joan ginen habi-kutxak zintzilikatzera. Borja eta Ilaskik lagundu ziguten habia kutxak zintzilikatzen. Kutxa batetik bestera 25 pauso uzten genituen zintzilikatzeko orduan. Zerrendaren ordenean jarri genituen etxetxoak.
Gure etxetxoetan amilotxak (Parus coeruleus) eta kaskabeltzak (Parus major) sartuko dira beraien arrautzak jartzera zulo txiki batzuk utzi ditugulako sartu ahal izateko. Beste urte bateko arrautzak erakutsi zizkiguten eta txoriek habiak egiteko erabiltzen dituzten gauzak ere: artilea, goroldioa...
Bukatzerakoan txori hauen kantuak jarri zituzten eta txori asko hurbildu ziren. Orain txoriek etxeak dituzte!
Leyre, Yassire, Xabier, Unai L, Andrea, Liudmil, Ainhoa, Alba, Endika
hori nik egin nuen!!!!eta oso ondo geratu zen
ResponderEliminarhabia kutxak ondo geratu ziren.
ResponderEliminarNahidut nirean sartzea!!!!!!!!!