2015-04-14

MENDIXUR - PARKE ORNITOLOGIKOA

2014ko abenduaren 9an, euripean, Mendixurrera abiatu ginen. Garaioko informazio etxean zain genuen Igor, gure begiralea. Berak azaldu zigun, maketa handi baten aurrean, urtegiaren zergartia eta ondorioak.

Ondoren, parkerantz abiatu ginen, behatokirantz. Bidean gindoazela okil berdearen kantua entzun genuen, oso deigarria iruditu zitzaiguna kantua baino barrea zirudien eta. Kukuaren kontu hori ere kontatu zigun, hau da, beste txoritxo batzuen kabietan jartzen dutela beraien arrautza... Ezagutzen al duzue alproja horiek egiten dutena? Galdetu, galdetu...

Behin behatokian, animali desberdinen hezurdurak ikusi genituen: orkatzaren eta azeriaren buruhezurrak eta beraien ezaugarriak; hegazti desberdinen lumak, hankak eta aztarnak... Harritu gintuen hegaztien hezurrak barrutik hutsik zeudela ikusteak.

Azkenik, leihatilak ireki, prismatikoak hartu eta hegaztiak ikusten eman genuen denbora luze. Zein politak!... Kopetazuriak, ubarroiak, basahateak... pilaka! Martin arrantzalea ere hurbil zebilela esan zigun behatzaile batek baina guk ez genuen ikusteko aukerarik izan. Lastima!

Ez zaretela inoiz egon? Ba... aizuek!...Aprobetxatu hemen bertan daukagula eta garai ezin hobean aurkitzen garela eta joan, ez zarete damutuko.

2014ko abenduaren 9a
5. maila A











No hay comentarios:

Publicar un comentario