ITSASOA MUNDU BAT DA EUSKARA GURE HIZKUNTZA DA Euskaldunak mendez-mende balearen atzetik, Bizkaiko Golkoan hasita Ternuaraino azkenik. Bidaia luze neketsuak beti arriskuz beterik, seiehun bat arrantzale hamabost ontzi soilik. Itsasoa mundu bat da, Euskara gure hizkuntza da Ekin, ekin, arraunari Bare, bare ageri den Gure itsas zabalari. Batzuk abentura bila itsasoari segi diru eta ospe helburu ta itsasoak irentsi. munduari bira eman batzuk etxera itzuli Getariako seme Elkano hura bai buruzagi. Itsasoa mundu bat da, Euskara gure hizkuntza da Ekin, ekin, arraunari Bare, bare ageri den Gure itsas zabalari. | Euskal Herriko portuak txiki, goxo, ameslari arantzaleak urdin urdin eguzki edo euri. Ontziak dantza geldoan olatuetan kulunkari, kolorez dira bizi-bizi urdin, berde eta gorri Euskaldunen itsasoan txalupa dut amestu: han enbataren erdian haizeak txistu egin du trumoi artean tximistek zerua dute argitu portuan umetxo batek euskaraz oihu egin du Itsasoa mundu bat da, Euskara gure hizkuntza da, Ekin, ekin, arraunari Bare, bare ageri den Gure itsas zabalari. (bis) |
Itsasoa mundu bat da